Wallraf-Richartz Museum
Wallraf-Richartz Museum | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia |
Eskualdea | Kolonia |
Hanseatic city | Kolonia |
Koloniako barrutia | Cologne-Innenstadt |
Koloniako auzoa | Altstadt-Nord |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1824 - 1861ko uztailaren 1a |
Zuzendaria | Marcus Dekiert |
Webgunea | http://wallraf.museum |
Wallraf-Richartz Museum Koloniako hiru nagusietariko bat da. Alemania. Pinakotekan Erdi Aroatik XX. mende arteko bildumak ikus daitezke. 1976an museo honen arte-lan batzuk Ludwig Museoa sortzeko erabili ziren. 1861ko uztailaren 1an ireki zen. Eraikuntza Oswald Mathias Ungers arkitektoaren obra da. Arte grafikoaren funts handia gordetzen du, 75.000 orri bahino gehiagorarekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako museoaren lehen funtsa 1824koa da, Ferdinand Franz Wallraf-en oinordetzaren ondorioz. 1854ean, Heinrich Richartz-ek lehenengo eraikuntza sortzeko fundazioa sortu zuen. Museoaren bilduma, dohaintza ugariez aberasten joan zen. 1976. urtean XX mendeko artea Ludwig Museo berrira eraman zuten. 2001. urtean, Oswald Mathias Ungers arkitektoak diseinatutako eraikin berrira eraman zuten bilduma osoa. Urte berean, Corboud Fundazioak mailegu iraunkorra moduan inpresionista eta neoinprenista askoren lanak museoaren eskuetan utzi zituen.[1]
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albrecht Dürer
- Antoon van Dyck
- Arnold Böcklin
- Berthe Morisot
- Catarina van Hemessen
- Caspar David Friedrich
- Carl Blechen
- Claude Monet
- François Boucher
- Franz von Stuck
- Gerhard von Kügelgen
- Gustave Courbet
- Georg Pencz
- Hyacinthe Rigaud
- Hendrick ter Brugghen
- Hendrick Avercamp
- Johann Christian Reinhart
- Lucas Cranach Gaztea
- Maître de la Vie de Marie
- Rubens
- Marianne Stokes
- Max Klinger
- Max Liebermann
- Pierre Mignard
- Stefan Lochner
- Vincent van Gogh
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jupiterren heziketa Ida mendian,Hermann Steinfurth, 1846.
-
Arrosondoaren birjina, Stefan Lochner, 1448 ingurukoa.
-
Senar-emaztegaiak, Auguste Renoir, 1868ko ingurukoa.
-
Van-Gogh zubia (Arles), Vincent van Gogh, version 1888
-
Haurra arrosen artean, Berthe Morisot, 1881
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wallraf-Richartz Museum |
- (Alemanez):http:http://www.wallraf.museum Museoaren webgune ofiziala.